Politika -

Tolosan

Ezezagun batzuek bi tarta bota dizkiote Barcinari ekitaldi batean

Pirineotako Lan Komunitatearen bilerari hasiera ematen ari zirenean, bi tartetako bat bete-betean harrapatu du Nafarroako presidentea.

Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Hiru tarta bota dizkiote Yolanda Barcinari, Tolosan (Lapurdi)

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari bi tarta bota dizkiote ezezagun batzuek ostegun honetan, eta batek bete-betean harrapatu du, Tolosako (Frantzia) ekitaldi batean parte hartzen ari zenean, Pirineotako Lan Komunitatearen bilerari hasiera ematean, Gobernuak jakitera eman duenez.

Gertakizuna 16:00etan eman da, bileran zeuden lekura pertsona batzuk sartu direnean, bestek beste, ondorengo herrialdeetako ordezkariak zeuden: Akitania, Frantzia, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi, Espainia eta Andorra.

Nafarroako Foru Gobernuko Juan Luis Sanchez de Muniain ordezkariak gogor kritikatu du "betiko jendilajeak eragindako egoera lotsagarria".

Ekitaldian parte hartu duen Sanchez de Muniainek azaldu du abiadura handiko trenaren kontra dagoen Mugitu taldea izan dela erasoaren arduradun, eta talde hau "ETA edo ezker abertzaleari loturik" dagoela esan du, " talde horiek beti egin dutena" egin dutela gaineratuz. "Biolentziazko ekintzak egiten dituen talde bat da, Toulousen egiten ari zen moduko ekitaldi demokratiko bat etentzea, adibidez".  

Iturriek jakitera eman duenez, Barcinak jantzia aldatu du eta bilerarekin jarraitu dute. Nafarroako Gobernuko presidentea izango da Pirineoetako Lan Komunitatearen presidentea datozen bi urteetan.

Bildu kritikatu dute

Nafarroako Parlamentuko UPN eta PSNko ordezkariek Barcinak jasandako erasoaren kontra Bildu abstenitu izana kritikatu dute.

Parlamentuko osoko bilkuran egindako botazioan alderdi denek kritikatu dute erasoa, Bilduk izan ezik. Erasotzaileen  "adierazpen eta forma politikoak errefusatu" ditu, baina uste du "Barcinari tarta bat botatzeak" ez duela "Parlamentuan kondena deklarazio bat aprobatzeko bezalako garrantzirik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea