Politika -

Adostasun eza

Legebiltzarrak ezin izan du ETAri buruzko adierazpena onartu

UPyD izan da kontra agertu den bakarra. Bozkatu duten testuan positibotzat jotzen zen ETAk armak utzi izana.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudian.
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak ezin izan du onartu ETAk armak uzteko hartu duen erabakiari buruzko adierazpen instituzionala. Adostasunik ez da izan, UPyD izan baita kontra agertu den bakarra.

Alderdi guztiek bat egin ez dutenez, ekimenak ez du aurrera egin adierazpen instituzional gisara eta Presidentziaren adierazpen bezala irakurri du Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak osoko-bilkuraren ondoren.

Bozkatu duten testuko lehenengo puntuan positibotzat jotzen zen ETAk armak uzten dituela iragarri izana.

Bigarrenean, euskal gizarteak aho batez ETAren desagerpena eta giza-eskubideen errespetua eskatu izanak izan duen garrantzia azpimarratzen da.

Legebiltzarreko saioaren ondoren, Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak esan du testua "oso motz" geratzen zela eta ez zela aipatu ere egiten ETA ez dela desagertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea