Politika -

AKORDIOA

Lankidetza indartzea eta harremanak sakontzea adostu dute EAEk eta Flandriak

Lehendakariak eta Jan Jambon Flandriako ministro eta presidenteak bilera telematikoa egin dute. Biek ala biek eskatu dute EAE eta Flandria EBren barruan "subjektu aktibo" gisa aitortzea.

Lehendakaria eta Marian Elorza, Flandriako buruarekin egin duten bileran. Argazkia: Irekia
Lehendakaria eta Marian Elorza, Flandriako buruarekin egin duten bilera telematikoan
Lehendakaria eta Marian Elorza, Flandriako buruarekin egin duten bileran. Argazkia: Irekia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jan Jambon Flandriako ministro eta presidenteak bilera telematikoa egin dute gaur goizean. Bilera horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Flandriak dituzten lankidetzako esparruak jorratu dituzte, bi lurraldeek COVID-19aren aurka hartu dituzten neurriak aztertzeaz gain. Halaber, EAE eta Flandria EBren barruan "subjektu aktibo" gisa aitortzea eskatu dute.

Hasieran aurrez aurreko bilera egitekoak baziren ere, azkenean, modu telematikoan egin dute pandemiaren ondorioz. Bi agintariek ez ezik, Marian Elorzak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak ere parte hartu du.

Lehendakaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, bilerak balio izan du COVID-19ak eragindako egoera eta bi lurraldeek pandemiari aurre egiteko hartu dituzten neurriak aztertzeko. Ildo horretan, bi buruzagiek zorroztasunez eta erantzunkidetasunez jarduteko beharra azpimarratu dute, osasun krisia, ekonomikoa, soziala eta "emozionala" gainditu ahal izateko.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Flandriak lankidetza estua duten esparru estrategikoak aztertu dituzte. Adibidez, kultura eta sormen industriak, bioteknologia, adimen artifiziala, klima-aldaketa edota turismoa. Bi gobernuek 2015ean sinatu zuten Lankidetza Akordioa, eta Euskadi Basque Country nazioartekotze planaren baitan, Flandria eskualde estrategikoa da.

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk eta Jan Jambonek eskatu dute "Europar Batasunaren barruan eskubide osoko subjektu aktibo izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur