Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Lokarrik dio nazioarteko bitartekariek ez dutela dirurik eskatu

Gainera, nazioarteko bitartekariak izan dira bidaiaren gastuak ordaindu dituztenak eta erakunde publikoek ez omen dute dirurik jarri.

Nazioarteko bitartekariak, Konferentzian. Argazkia: Efe
Nazioarteko bitartekariak, Konferentzian.
Nazioarteko bitartekariak, Konferentzian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak esan du bere gain hartuko dituela Donostiako Bake Konferentziaren gastuak. Nazioarteko bitartekariek ez omen dute dirurik eskatu eta haiek ordaindu dituzte bidaiaren gastuak.

Paul Rios Lokarriren koordinatzaileak esan du bere gain hartzen dituztela Konferentziaren antolakuntzak sortutako gastuak, eta dituzten 2.500 bazkideek ematen duten dirutik ordainduko dutela.

Riosek azaldu duenez, oraindik ez ditu ekitaldiaren faktura guztiak jaso (katerina, itzultzaileak...), baina 50.000-70.000 inguru euroko gastua izango dela uste du.

Kofi Annan NBEren idazkari nagusi ohi eta Bakearen Nobel saridunak, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak, Gro Harlem Bruntland Norvegiako lehen ministro ohiak, Gerry Adams Sinn Feinnen buruzagiak, Pierre Joxe Frantziako Defentsa eta Barne ministro ohiak eta Jonathan Powel Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro ohiaren kabineteko buruak ez omen du dirurik eskatu konferentzian parte hartzeagik eta haiek izan dira bidaia ordaindu dutenak.

Lokarrik Kofi Annanen hotela ordaindu omen du soilik, igandean iritsi baitzen Euskal Herrira. Gainerakoak egunean bertan joan omen ziren Donostiara.

Riosek azpimarratu du erakunde publikoek ez dutela dirurik jarri konferentzia ordaintzeko, laguntza bakarra Donostiako Bakearen Etxea uztea izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea