Politika -
Bake Konferentzia
Eguigurenek pentsatzen duena esatea defendatu du Rubalcabak
Gobernuko Presidentetzarako hautagai sozialistak esan du Donostiako Nazioarteko Konferentzian hitzaldi "bikaina" eman zuela Eguigurenek.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Presidentetzarako hautagai sozialistak asteazken honetan azaldu duenez, Jesus Eguigurenek bere ideiak adierazko eskubidea du, "esaten duena indarkeriaren amaitzeko nahiarekin dioelako" . Halaber, Donostiako Nazioarteko Konferentzian, astelehenean, hitzaldi "bikaina" eman zuela adierazi du. Onda Cero kateari eskainitako elkarrizketa batean, zuzendari sozialistak nabarmendu du alderdi politikoak ez direla "sektak", normaltzat hartzen du ideia ezberdinak egotea eta azaltzea, are eta gehiago "jarrera autonoa" izan duen pertsona batekin.
Kasu hori Jesus Eguigurenena da, haren iritziarekin ez dagoela beti ados esan du baina errespetatu egiten duela, beraz ez du azalpenik eman Eguigurenek asteartean egindako adierazpenei buruz ("oso haserre" dagoela esan du PSEk ulertu ez diotela sentitu duelako terrorismoaren amaiera prozesu honetan).