Politika -

Kontrol saioa

Lehen erreforma fiskalak 2012rako espero ditu Jaurlaritzak

Ekonomia sailburuak berretsi du oso garrantzitsua dela hiru lurraldeen arteko harmonia bermatzea.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua, gaurko saioan. EITB
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua, gaurko saioan. EITB
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua, gaurko saioan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak iragarri du Zerga-Kideketarako Sailaren hurrengo bileran lehen erreforma fiskalak "epe laburrean" ezartzea proposatuko duela, 2012an indarrean egon daitezen.

Aguirrek Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, Gobernuaren kontrolerako saioan, PSE-EEren galdera bati erantzunda.

Ekonomia sailburuak gogorarazi du Jaurlaritzak ez duela eskuduntzarik zerga sisteman, baina "bi oinarri" proposatu dituela, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiek adostasuna lor dezaten.

Aguirrek berretsi du "harmonizazioa" bermatu behar dela, lurraldeen artean desorekak ez egoteko.

Bizkartzainak

Bestalde, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gogorarazi du egungo egoera "oso ezberdina" dela, ETAren su-etena kontuan hartuta, eta Eusko Jaurlaritzak baliabide publikoak "zorrotz" kudeatu behar dituela. Horrenbestez, segurtasun neurriak "uneen beharrei" moldatzea beharrezkoa dela adierazi du.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen galdera bati erantzunda egin ditu adierazpenok. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak hainbat kargudun politikori bizkartzain zerbitzua kendu eta gero 2.000 bizkartzain lan barik geratu direla salatu du hark.

Hori horrela, Aresek esan du Herrizaingo Sailaren erabakiak "ondo pentsatuta eta zuhurrak" direla, eta segurtasun operazioak "uneoro" modaltzen ari direla, beharren arabera.

Bestalde, sailburuak ukatu egin du 2.000 bizkartzainek zerbitzua emateari utzi izana, Maneirok esan bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea