Politika -

Elkarrizketa ETB-2n

Ibarra: 'ETAko presoen amnistia oso bidegabea litzateke'

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak gogorarazi du Konstituzioak ez duela halako neurririk aurrez ikusten, eta egingo balu ere, ez litzatekeela "sozialki ona" iritzi dio.

Juan Luis Ibarra. EITB
Juan Luis Ibarra. EITB
Ibarra: 'Biktimentzat bidegabea izango litzateke amnistia'

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du ETAko presoei amnistia ematea "oso bidegabea" litzatekeela eta terrorismoaren biktimei "ahanztura" ekarriko liekeela.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketan, Ibarrak gogorarazi du Konstituzioak ez duela aurrez ikusten amnistia, eta jasoko balu ere, ez litzatekeela "sozialki ona" iritzi dio.

Epaileak azaldu duenez, preso batek "pronostiko ona" izan dezan baldintza hauek bete behar ditu, Zigor Kodearen arabera: argi eta garbi erakustea jarduera terrorista utzi duela eta Justiziarekin kolaboratzea.

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du ezin dela delituen kalifikazioa ezta zigorra ere aldatu, baina zigor horiek "nola ezarri" alda daitekeela.

Su-etena egiaztatzeko batzordea

ETAren su-etena egiaztatzeko nazioarteko batzordeari dagokionez, Ibarrak nabarmendu du ez dakiela nortzuek izendatu eta ordaintzen dituzten, eta hori "kezkagarria" dela.

Bere ustez, datu horri "garrantzia" eman behar zaio, ez baitira "funtzionamendu demokratikoaren baldintzak betetzen".

Kontsulta ezazu Bakea Euskadin webgune berezia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea