Politika -

Elkarrizketa

Jaureguik ez du uste ETA berehala desagertuko denik

Presidentzia ministroak ETAren amaierari buruz duen iritziaz eta EAJrekin izaten ari den elkarrizketei buruz azalpenak emateko eskatu dio Rajoyri.

Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, beste elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, beste elkarrizketa batean.
Ramon Jauregui Presidentzia ministroa, beste elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

k ez du uste ETA berehala desagertuko denik, ezta hauteskundeak izan aurretik ere. "Logikoena" ETAk bizirik jarraitzea baina erasorik egin gabe segitzea dela iritzi dio.

Ministroak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, ez du begi onez ikusten nazioarteko ikuskarien lana ETAren su-etenean. Jaureguiren ustez, ezker abertzaleak sortu duen "liturgian" parte hartzen du talde horrek eta Madrilgo Gobernuak onartzen ez duen negoziazio prozesu baten baitan kokatzen da.

Ministroak Alderdi Popularra ere izan du hizpide, Jose Maria Aznarrek iragan astean emandako hitzaldia hain zuzen ere. Jaureguik bere iritzia emateko eskatu dio Mariano Rajoy Alderdi Popularraren presidentegaiari. Era berean, ETAren amaierari buruz duen iritziaz eta EAJrekin izaten ari den elkarrizketei buruz azalpenak emateko eskatu dio.

Presidentzia ministroak ohartarazi du PPren ailegaerarekin krisia konpondu behar dela diotenak "oso erratuta" daudela, Rajoyk "ezkutatu" egiten baititu aurrekontu eta zerga alorrean dituen proposamenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea