Politika -
PPren batzar nazionala
Biziarteko kartzela-zigorra eramango du PPk hauteskunde-programan
Candido Conde Pumpido Estatuko fiskalburua "doilorra" dela adierazi du Federico Trillo PPko Justizia bozeramaileak, eta "bere izena historia beltzean geratuko" dela erantsi du.
Erredakzioa
Zigor Kodearen erreforma bat eramango du Alderdi Popularrak hauteskunde-programan. Erreforman biziarteko espetxe-zigorra barneratuko du PPk, Federico Trillo alderdiko Justizia bozeramaileak jakitera eman duenez. Izan ere, biziarteko kartzela-zigorra EBko herrialde guztiek dute, bik izan ezik.
PPren batzar nazionalean emandako hitzaldian, Candido Conde Pumpido Estatuko fiskalburua gogor kritikatu du Trillok. Horrela, fiskalburua izaki "doilorra" dela eta "bere izena historia beltzean utziko" duela erantsi du.
Iaz indarrean sartu zen Zigor Kodean biziarteko kartzela-zigorra barneratzen saiatu zen Alderdi Popularra, baina ez zuen lortu. Horrela, PP erreforma horren bozketan abstenitu egin zen.
Zigor Kode "sinesgarriagoa"
Zigor Kode "sinesgarriago" bat lortzeko formula hori defendatu du Trillok hitzaldian. Kodeak biltzen dituen 28 zigorrak bira mugatzea proposatu du PPko ordezkariak.
PPren datuen arabera, herritarren % 82k babesten dute biziarteko espetxe-zigorra.
Batzorde Fiskalak fiskalak izendatzeko eskumena izan beharko lukeela errepikatu du Trillok.