Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari autonomiko aukeratu dituzte

Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, Eusko Legebiltzarrak senatari autonomikoak izendatu ditu.

Tontxu Rodriguez (PSE-EE), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Estefania Beltran de Heredia (EAJ)
Tontxu Rodriguez (PSE-EE), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Estefania Beltran de Heredia (EAJ)
Beltran de Heredia, Bideguren eta Rodriguez senatari autonomiko izendatu dituzte

2:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia (EAJ), Idurre Bideguren (EH Bildu) eta Tontxu Rodriguez (PSE-EE) aukeratu ditu senatari autonomiko gisa, uztailaren 12ko hauteskundeen ostean egin den legegintzaldiko lehen osoko bilkuran.

Bozketaren emaitza ondorengoa izan da: Beltran de Herediak 22 boto jaso ditu, Bidegurenek, 20 boto, eta Rodriguezek, 19.

Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan da azken zortzi urtean. Orain, Josu Erkorekak hartu du hark Segurtasun Sailean utzitako hutsunea. Beltran de Herediak bere aldetik, Jokin Bildarratz ordezkatu du Senatuan. Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izango da datozen lau urteetan.

Idurre Bideguren eta Tontxu Rodriguezen kasuan, senatari autonomiko izaten jarraituko dute.

Hiru senatari autonomiko horiez gain, EAEko herritarrek beste 12 senatari hautatu zituzten, bozka bidez, hauteskunde orokorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra albisteak Espainia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Senatua gaur