Politika -

Udal-erakundea

'Udalbiltza berriz eratzea' beharrezkoa dela uste du Bilduk

"Euskal Herria eraikitzeko eta euskal herritarren eskubideak defendatzeko erakunde nazional bat" sortzea "ezinbestekoa" da, Bilduren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskal Herria eraikitzeko eta euskal herritarren eskubide sozial eta politikoak defendatzeko erakunde nazional bat" sortzea "ezinbestekoa" dela adierazi du gaur Bilduk.

"Udalbiltza berriro eratzeko dei" egin zuten iragan larunbatean, Iruñean, eta koalizioa abertzaleak baikor hartu du proposamena ohar batean. Nafarroako hiriburuan "botatako testigua jasotzeko" prest azaldu da Bildu. "Duela hamarkada bat erakunde hori sortzeko deialdi bateratua bertan egin zuten", gogorarazi du.

Iragan udal-hauteskundeetan "314.000 botorekin, zinegotzi gehien lortu zituen indarra izan" zela gogorarazi du Bilduk. "Udal-erakundeak Euskal Herriaren eraikuntza nazionalean eta sozialean paper garrantzitsua bete behar du", erantsi du koalizio abertzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea