Politika -

Presoen inguruan

Calparsoro: 'Justiziak ETAk emandako pausoa aitortzen jakingo du'

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, berriz, "abertzale erradikalak" egiten ari diren "antzezpen kanpainan" ez duela parte hartuko adierazi du.

Juan Carparsoro Euskadiko fiskala. Argazkia: EFE
Juan Carparsoro Euskadiko fiskala
Juan Carparsoro Euskadiko fiskala. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carparsoro Euskadiko fiskalak ETAko terroristei "ausartak izateko" eta euren desegitearen berri emateko eskatu die, "herriak eta Justiziak pauso hori aintzat hartuko luketelako eta eskuzabalak izango direlako".

Euskal Autonomia Erkidegoko urte judizialaren hasieran fiskala ETAko kideei zuzendu da, eta honako hau esan die: "Desegin zaitezte, barkamena eskatu herrialde honetako biktima guztiei egindako minagatik eta esan behin betiko jada nahikoa dela".

Caamaño

ETAk armak uztekotan, Patxi Lopezen proposamena (presoak Euskadiko kartzeletara hurbiltzea) aztertu egingo lukeela esan du gaur Francisco Caamaño Justizia ministroak, beti ere "legea kontutan hartuz".

"Denek nahi dugun tokira eraman behar ditugu: armak behin eta betiko utzi behar dituzte. Behin helmuga horretara helduta, legea kontutan hartuz, biktimen eskubideak errespetatuz eta Justizia epaitegietako erabakiak haintzat hartuz, agertokia aztertzeko ordua izango da", azaldu du.

"Hala ere, aurretik, oraindik heldu ez den erabakia etorri behar da", gaineratu du.

Egungo agertokia "ona" dela onartu du, baina "norabide egokian emandako beste pauso bat" besterik ez dela azpimarratu du.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, berriz, "abertzale erradikalak" egiten ari diren "antzezpen kanpainan" ez duela parte hartuko adierazi du eta ETAri "erabakiak hartzeko" eskatu dio.

Herrizaingo buruak ziurtatu duenez, "ETA da erabakiak hartu" behar dituena eta "abertzale erradikalei, gainerakoen moduan, ETAri ekintza terrorista guztiak modu argian, zalantzarik gabe eta irmoki" hartz ditzala eskatzeko exijitu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea