Politika -
EAJ-PSE-EE AKORDIOA
Pilar Garridok kritikatu egin du Jaurlaritza “ez eraginkor” bat sortu izana berriro
Jeltzaleen eta sozialisten arteko itunaren harira Garridok esan du dokumentua "oso orokorra" dela eta beste edozein alderdik idatzitakoa izan zatekeela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile den Pilar Garridok esan du ez duela ezustean harrapatu euskal gobernu berriak eta berriro ere errepikatu egingo direla porrotean amaitzen diren politikak eta Euskadik azken hilabeteotan izan duen Jaurlaritza "ez eraginkorra".
Garridok eta Miren Echevestek, Irungo Podemoseko idazkari nagusiak, Euskal Herriko egoerari buruzko prentsaurrekoa egin dute asteazken honetan, eta hurrengo legealdian "oposizio konstruktiboa" egingo dutela agindu dute.
22 urtean Euskadin lehendabizikoz gehiengo osoz gobernatuko duen jeltzaleen eta sozialisten arteko itunaren harira Garridok esan du dokumentu "oso orokorra" dela eta beste edozein alderdik idatzitakoa izan zatekeela.
"Letra txikia eta neurri zehatzak zeintzuk diren jakin nahi dugu", azpimarratu du Garridok. Gisa horretako dokumentua idatzi eta gero, gaiak ez dituztela oso sakon jorratuko gaineratu du. Horren aburuz, zerbait ezkutatzen ari dira.
Podemosek erakundeetako neurri horiek hobetzeko giza mugimenduekin batera lan egingo duela esan du Garridok, eta Podemosek uztailaren 12ko hauteskundeetan botoa ematera joan ez ziren herritarren % 50 horien ahotsa ere izan nahi duela adierazi du.
Datorren legealdian, Idoia Mendiarekin denak berdin jarraituko duela uste du Podemoseko koordinatzaileak, gobernuak "politika neoliberalak" egiten jarraituko baitu. Garridok iragarri duenez, bihar Podemosek abstentziora joko du Urkulluren inbestidura saioan.