Politika -

Elkarrizketa ETB-2n

Autodeterminazioa barregarri utziko duela ohartarazi dio EAJk Amaiurri

Kongresuan egunero autodeterminazioaz hitz egiten badute, gainerako alderdiek gaia "arinki" hartuko dutela uste du Josu Erkorekak.

Josu Erkoreka, ETB-2n. EITB
Josu Erkoreka, ETB-2n. EITB
Josu Erkoreka, ETB-2n. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak uste du "harroa eta errespetugabea" dela Amaiur koalizioak (Bildu eta Aralar) "Euskal Herriaren ordezkari zilegia" izango balitz bezala jokatzea.

Halaber, autodeterminazio eskubidea "egunero" hizpide hartzen badu, Kongresuan gaia "arinki" hartuko dutela eta "barregarri" utziko dutela ohartarazi die.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, Erkorekak adierazi du EAJ ez dagoela kezkatuta Amaiaurren aukeren aurrean, baina "harrituta" agertu da, koalizio abertzaleak "Euskal Herriaren ordezkari zilegia" izango balitz bezala jokatu nahi baitu.

Diputatu jeltzaleak berretsi du Amaiurrek porrot egingo duela haren helburu bakarra autodeterminazioa bada, eta EAJ ere saiatu egin dela gogorarazi dio.

Horren ildotik, hilabete gutxitan EAJk lortu ez duena lortuko dutela uste badute, "inuzenteak edo gezurtiak" direla esan die Amaiurreko alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea