Politika -
Lapurdi
Ehunka pertsonak Kanbon eta Ezpeletan azaldutako pintaketa faxistak salatu dituzte
Manifestazio jendetsua egin dute Kanbon (Lapurdi) 'Faxismoari ez. Ez hemen, ez nihun' lelopean.
eitb.eus
Ehunka pertsona bildu dira Kanbon (Lapurdin) azken egunetan udalerri horretan eta Ezpeletan azaldu diren pintaketa faxistak salatzeko.
Euskal Herria Baiko hautetsiek deituta, manifestazio jendetsua egin dute Lapurdiko udalerriko kaleetan zehar, Herriko Etxetik abiatuta, Faxismoari ez. Ez hemen, ez nihun lelopean. Horrelako mezu xenofoboek ez dutela inolako zentzurik azpimarratu dute antolatzaileek.
Abuztuaren 25ean zenbait pintaketa xenofoboak eta arrazista agertu ziren Kanbon eta Ezpeletan, La France aux français (Frantzia frantziarrentzat) eta France dábord, blanche toujours (Frantzia lehenik, zuria beti) bezalako esaldiekin.
Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, horiek salatzeko egindako elkarretaratzearen ondoren, pintaketa gehiago agertu ziren.