Politika -

Auzitegi Nazionala

Guardia zibilek Altsasuko Ospa Eguna salatu dute terrorismoaren apologia delakoan

UnionGC-k ekitaldiaren antolatzaileei leporatzen die publikoki zabaltzea terrorismo eta gorroto delituak egitera bultzatzen dituzten mezuak eta aldarrikapenak.

Aurreko urte bateko Ospa Eguna. Argazkia: EiTB
Aurreko urte bateko Ospa Eguna. Argazkia: EiTB
Aurreko urte bateko Ospa Eguna. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren Ofizialen Batasunak (UnionGC) salaketa aurkeztu du Auzitegi Nazionalean Altsasun abuztuaren 29an egitekoa den Ospa Egunaren sustatzaileen aurka, terrorismoa goratzen dutelakoan, eta ekitaldia debekatzeko eskatu du.

Salaketan jasotzen denez, Guardia Zibilaren aurkako ekitaldia "zuek zarete birusa" lelopean deitu dute, herriko kuartel-etxetik gertu, eta horrela terrorismoaren apologia egiten eta guardia zibilen biktimak umiliatzen dituzte.

UnionGC-k ekitaldiaren antolatzaileei leporatzen die publikoki zabaltzea terrorismo eta gorroto delituak egitera bultzatzen dituzten mezuak eta aldarrikapenak.

Hori dela eta, UnionGCk kautelazko neurri gisa eskatzen du Auzitegi Nazionaleko epaitegiak manifestazioa bertan behera utz dezala, "Guardia Zibila eta haren familiak kanporatzea eskatzeagatik".

2019an, Ospa Egunean terrorismoaren apologia-deliturik egin ote zen ikertu zuen Auzitegi Nazionalak, baina gorroto-delitua izan zitekeela pentsatu zuen, eta Nafarroako epaitegien esku utzi zuen kasua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Eguneko albisteak Albisteak Altsasu