Politika -
10 urteko kartzela-zigorra
Otegi: 'Inork ez dezala abiaturiko bidea utzi, irabaztera goaz eta'
Batasuneko bozeramaile ohiak, Logroñon preso dagoenak, adierazpen horiek egin ditu Twitter bitartez Bateragune auziaren epaiaren berri izan ondoren.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak honakoa adierazi du Bateragune auziagatik 10 urteko kartzela-zigorra jaso ondoren: "Inork ez dezala abiaturiko bidea utzi, irabaztera goza eta".
Otegi Logroñon dago preso eta Twitter bitartez egin ditu adierazpenok. "Abiaturiko bidea" dioenean, badirudi ezker abertzaleak azken urtean bide politiko eta demokratiko soilen alde egindako apustuaz ari dela.
Auzitegi Nazionalak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri die Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari eta Rafa Diez Usabiaga LABen idazkari nagusiari ETAko kide izatea leporatuta, Batasuna berregituratzen saiatu zirelako Bateraguneren bitartez. Era berean, Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguezek eta Sonia Jacintok zortzi urteko zigorra jaso dute.