Politika -
Erregearen parodia
Altsasuko bideoa nork egin duen ikertuko du Nafarroako Gobernuak
Erregea, Guardia Zibila, falangistak eta naziak antzeztu zituzten. Antzezlana Youtuben eskegi dute egileek, eta Nafarroako Gobernua Altsasun gertatutakoaren atzetik dagoela iragarri du.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak Altsasuko bideoaren atzetik nor dagoen ikertuko duela iragarri du gaur. Bideoan, Erregearen eta Segurtasun Indarren parodia egiten dute, Altsasun "polizia gehiegi" dagoela salatzeko. Altsasun Bilduk gobernatzen du.
Erregea, Guardia Zibila, foruzaingoa, falangistak eta naziak antzeztu zituzten irailaren 3an grabatutako bideoan. Antzezlana Youtuben eskegi dute egileek, eta Nafarroako Gobernua Altsasun gertatutakoaren atzetik dagoela iragarri du.
Franciso Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak Bilduko agintari "batzuen" jarrera kritikatu du, eta Altsasuko antzerkia ikertu egingo dutela gaineratu du. Legea urratu dutela frogatzen bada auzitegietara joko dutela adierazu du Caamañok.
Nafarroako Gobernuak ere esan du gertatutakoa ikertzen ari dela, eta interneten zintzilikatutako bideoa nork egin duten aztertzen ari dela. Bideoa berehala kentzeko exijituko du Gobernuak.
"Estatuko oinarrizko erakundeen irudia zikindu" zuen ekitaldia salatu du PSNk.
Bestalde, PSOE ekitaldiaren "erabat aurka" azaldu da, eta Bilduren kontra judizialki ekiteko erabakia hartzea Fiskaltzari dagokiola gogorarazi du.
Bestalde, Manos Limpias sindikatuak Altsasuko alkatearen aurkako salaketa aurkeztu du, parodioaren "laguntzailea" izatea leporatuta.