Politika -
Hauteskunde-inkesta
Voxek ordezkaritza lor lezake Eusko Legebiltzarrean EiTB Focusen arabera
EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako boto-asmoari buruzko inkesta.
EITB.EUS
Datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Vox alderdiak eserleku bat lortuko luke, hogeita hirugarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.
Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek politikarien inguruan duten iritzia ere emango du ezagutzera.
Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400, Bizkaian 400 eta Gipuzkoan 400).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 25,3 euskaraz egin dira, eta gainerako % 74,7, gaztelaniaz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,38 minutukoa izan zen: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak 7.
EiTB Focus, albistegietako liderrentzat
EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB Taldearen albistegietan lortutako datuak aztertzea.
14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko “Gaur Egun” eta “Teleberri” albistegien lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.