Politika -

Presoen inguruan

Gallizok ez ditu Gernikako sinatzaileak hartu nahi izan

Ordezkaritza bat Madrilera joan da Mercedes Gallizo Espetxeetako idazkari nagusiari ETAko presoen egoeraren inguruan dituzten aldarrikapenak aurkezteko eta azkenean gutun bat utzi behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioko ordezkaritza handi bat Madrilera joan da gaur ETAko presoen egoeraren inguruan dituzten aldarrikapenak Mercedes Gallizo Espetxeetako idazkari nagusiari aurkezteko xedez, baina Gallizok ez ditu hartu nahi izan, eta aldarrikapenak jasotzen dituen gutun bat utzi behar izan diote.

Agiri baten bidez adierazi dutenez, presoak batzen dituen Euskal Preso Politikoen Elkartearekin biltzeko orduan Gallizok jarritako "oztopoak" salatuko dituzte.

Horretaz gain, "Egin dezagun bidea" plataformak Donostian larunbaterako deitutako manifestazioari atxikimendua adierazi diote Gernikako Akordioko sinatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea