Politika -

Hauteskundeak

EAEkoarekin batera, Galizian ere abian da hauteskunde-kanpaina

Feijoo da irabazteko hautagai argia, gehiengo osoa ematen baitiote inkestek, baina oposizioko alderdiak garaipena galarazten saiatuko dira uztailaren 12an, Galiziako hauteskundeetan.

Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidente eta PPre hautagaia. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidente eta PPre hautagaia. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidente eta PPre hautagaia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidente eta PPren hautagaiaren esanetan, “ezer ere ez dago eginda”, inkestek laugarren gehiengo osoa aurreikusten duten arren, eta oposizioko alderdiak uztailaren 12ko hauteskundeetan popularrak agintetik kentzen saiatzen ari direla azpimarratu du.

Hauteskunde-kanpaina abiatu baino lehentxeago, Feijook adierazi du hauteskundeetan parte hartzea segurua izango dela, lehenengo aldiz hautesleku guztiak ikuskatuko dituztelako. Horren harira, “beldurra handitu eta botoa desaktibatu” nahi dutenei ez sinesteko deia egin du.

Besteak beste, Vigo eta Coruña aukeratu dituzte hautagaiek COVID-19ak baldintzatutako kanpainari hasiera emateko.

Gonzalo Caballero PSdeGren hautagaiak "Galizia irabazteko eta gobernatzeko indarra" duela ziurtatu du, eta botoa eskatu die aurreko hauteskundeetan bere alderdi politikoari babesa eman zioten guztiei; izan ere, babes horrek "posible egin zuen Galizian PP garaitzea historian lehen aldiz, eta galiziarren erdiek baino gehiagok gaur alkate sozialista bat izatea".

Agortutako proiektu bati "orria pasatzeko" eskatu die boto-emaileei, "une honetan Galiziarentzat ezer positiborik ekartzen ez duelako", eta aurreratu du "animo eta ilusio guztiarekin" egingo duela hautetsontzietarako bidea.

Galizia En Comun-Anova Mareas alderdiko hautagaiak, Anton Gomez-Reinok, Vigon eman dio hasiera hilaren 12ko hauteskundeetarako kanpainari, eta Galiziarentzat hainbeste urte "galdu" iraultzeko mugitzea eskatu die galiziarrei; izan ere, hainbeste urte eman dituzte "murrizketekin, pribatizazioekin, PPren ustelkeriarekin", esan du Gomez Reinok Printzesa plazan.

Ana Ponton BNGko bozeramailearen hitzetan, "garai berri bat ireki nahi duen inor ezin da etxean geratu", eta, eskua bihotzean jarrita, "Galizian posible da aldaketa, denok mobilizatzen bagara", esan du.

"Galizia hobea eta harro egotekoa eraiki dezakegu, bizitzeko eta lan egiteko herrialdea, justizia eta ongizate sozialarekin. Uztailaren 12an historia egin dezagun emakume presidente batekin", gaineratu du.

Marea Galeguistak emaitza ona lortu nahi du uztailaren 12an Pancho Casal Xuntako Presidentetzarako hautagaiarekin, "Galizia erabaki politikoen erdigune gisa kokatu ahal izateko, galiziar jendearekin".

Jorge Buxade Vox alderdiko presidenteordea Quintana plazan izan da, Santiagon, eta bere alderdia "Galizian geratzeko" heldu dela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Eguneko albisteak Albisteak Galizia Hauteskundeak gaur Galiziako Gobernua PPko presidentea