Politika -

Herri-galdeketa

Durangon eta Lasarte-Orian herri-galdeketak baimendu ditu Espainiako Gobernuak

San Sebastian de los Ballesteros (Kordoba), Durango eta Lasarte-Oriako udalei herri-galdeketa egiteko aukera eman die Ministroen Kontseiluak.

Udaleko gaien inguruko kontsultak izango dira. Irudia: EiTB.
Hautetsontzi baten artxibo irudia
Udaleko gaien inguruko kontsultak izango dira. Irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak baimena eman du hiru herri-galdeketa egiteko, eskatutako txostenak eta egiaztapenak dituzten eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 71. artikuluko baldintzak betetzen dituzten Espainiako hiru udalerritan.

Hain zuzen ere, Ministroen Kontseiluak astearteko bileran erabaki du San Sebastian de los Ballesteros (Kordoba), Durango (Bizkaia) eta Lasarte-Oria (Gipuzkoa) udalerrietako udalek herri-galdeketa egitea baimenduko duela.

Durangok erreferendum bat egingo du, PERI1 trenbidearen proiektua geldiaraztearen ingurukoa eta balizko alternatiba bati buruzkoa. Lasarte-Oriako Udalak egun lurpean  dauden edukiontzien inguruan Udalak egin behar dituen jarduketei buruz galdetuko die herritarrei.

San Sebastian de los Ballesteros udalerriko udalak, berriz, uztaileko azoka eta jaiak futbol zelaiaren inguruetara lekualdatzearekin ados dauden jakiteko kontsulta egingo du herritarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Durango Lasarte-Oria Albisteak