Politika -

KORONABIRUSA

Esteban: "EAEko eta Nafarroako gobernuek kontrola berreskuratuko dute"

EAJren Kongresuko bozeramaileak oso begi onez ikusten du alarma egoera luzatzeko bozketan baiezkoa ematearen truke Sanchezekin egindako akordioa, baita Bizitzeko Gutxieneko Sarreraren ingurukoa ere.

Aitor Esteban igande honetan kaleratu duen bideoko irudi batean.
Aitor Esteban igande honetan kaleratu duen bideoko irudi batean.
Aitor Esteban: ''EAEko eta Nafarroako gobernuek kontrola berreskuratuko dute''

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak "oso positibotzat" jo du koronabirusak sortutako alarma egoera seigarren aldiz luzatzeko bozketan baiezkoa ematearen truke Espainiako Gobernuarekin lortu duten akordioa, deseskalatze prozesuan "EAEko eta Nafarroako gobernuek kontrola berreskuratuko" baitute eta Iñigo Urkulluk zein Maria Chivite presidenteek hori kudeatzeko erabakiak "euren kabuz" hartu ahal izango baitituzte. "Gure instituzioen eskumen guztiak berreskuratuko dituzte" gaineratu du.

Bideo bidez zabaldutako adierazpen batzuetan, Estebanek esan du "oso positiboa" dela lortutako akordioa eta EAJk zein Eusko Jaurlaritzak "Espainiako Gobernuari behin eta berriz eskatutakoaren" ildotik doala.

Hala, euskal instituzioek "kontrol osoa berreskuratuko" dutela nabarmendu du eta Urkulluk zein Chivitek "norbere lurraldearen gaineko kontrola" izango dutela alarma egoeraren neurriak eurei hobekien iruditzen zaizkien moduan aldatzeko, kentzeko etab.

Ildo horretan, hartuko dituzten erabakiak Sanchezek orain arte erabakitakoaren gainetik egongo direla zehaztu du.

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera

"Modu honetara, herritarren interesetarako oso positiboa izan den aste bat bikain bukatzen dugula iruditzen zait" esan du, "alarma egoeraren inguruko akordio honez gain, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren inguruan egin duguna gehitu behar baitzaio".

Izan ere, EAJk akordioa itxi du Espainiako Gobernuarekin Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eskumena urriaren 31a baino lehen Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku gera dadin eta bi erkidegoek "duela urte askotatik" zituzten beste laguntzekin koordina ahal izan ditzaten.

"Arazo juridiko bat zen, baina konpondu dugu, autonomiari eutsiz, eta beraz, autogobernuari eutsiz" azaldu du. "Interesgarria da ikuspuntu ekonomikotik, eta dudarik gabe, herritarrekiko gertutasun zein eraginkortasun ikuspegitik ere bai" nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa