Politika -
Ezkerreko lider historikoa
Julio Anguita larri dago ZIUn, bihotz-biriken geldialdia izan ostean
IUko buruzagi historikoa suspertu eta intubatu behar izan dute bere etxean, Kordoban, ospitalera eraman aurretik. Larri dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kordobako Sofia Erregina Ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ospitaleratuta jarraitzen du Julio Anguita IUko buruzagi historikoak, bihotz-biriken geldialdia izan ostean. Anguita larri dago.
Osasun iturriek jakinarazi dutenez, IUko koordinatzaile federal ohia suspertu eta intubatu behar izan dute bere etxean, ospitalera eraman aurretik.
Bihotzeko arazoak aspalditik ditu Anguitak. Izan ere, 1993an Bartzelonan, hauteskunde-kanpainan, bihotzekoa izan zuen, eta beste bat Kordoban, bost urte geroago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea