Politika -

Aste Nagusian

Euskal kultura eta nortasuna aldarrikatuko dute Bilbon, hilaren 26an

Manifestazioa Bilboko Bihotz Sakratutik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan, Aste Nagusiko egun handian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiritar talde batek euskal kultura eta "nortasuna" aldarrikatzeko manifestazioa deitu du hilaren 26rako, Bilbon (Aste Nagusiko egun handian). Deitzaileek azaldu dutenez, EAJk Bizkaia eta Bilbo "espainiolizatu" nahi du.

Manifestazioa Bilboko Bihotz Sakratutik abiatuko da, eguerdiko 12:00etan, gaur Irkus Robles eta Larraitz Cisneros bozeramaileek azaldu dutenez. 'Nazio bat gara, inposaketarik ez' lelopean, hiritarrei parte hartzeko deia egin diete gaurko agerraldian.

"Euskal Herria nazioa dela ezkutatu nahian, Madrilek eta Parisek jarrera erasokorrak agertu dituzte hainbat alditan", salatu du. Era berean, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua "espainolismoaren inposaketa era ezonhobean kudeatzen ibiltzea" leporatu die.

Horren harian, "gure identitate nazionala ukatzeko" neurri sinbolikoak hartu eta zenbait ekitaldi antolatu izana kritikatu du; besteak beste, Euskalduna Jauregian egindako "kongresu espainiarrak", Aste Nagusiaren "eredu herrikoi, partehartzaile eta euskaldunaren kontrako erasoa", Saskibaloiko Errege Koparen antolaketa, Espainiako furbol selekzioak Euskadin jokatzeko egindako etengabeko eskariak eta Espainiako Txirrindularitza Itzulia Euskaditik igarotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea