Politika -
BARTZELONA
Badalonako alkateak dimisioa eman du mozkortuta gidatzen harrapatu ostean
Agenteek ikusi zuten haren ibilgailua sigi-saga egiten zebilela. Ibilgailua gelditu ondoren, alkateak Mossoei aurre egin zien, eta atxilotu egin zuten agintaritzaren aurkako atentatua egotzita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alex Pastor Badalonako alkateak dimisioa eman du, bart Esquadra Mossoek atxilotu baitute agintaritzaren aurkako atentatua egotzita. Alkatea konfinamendua hautsi eta mozkortuta gidatzen harrapatu dute; gainera, agenteei aurre egin die.
Ruben Guijarro laugarren alkateordeak iragarri du dimisioa, premiazko prentsaurreko batean; Guijarrok azaldu duenez, Pastor Les Cortseko (Bartzelona) polizia-etxean atxilotuta dago. Pastorren abokatuak bidalitako gutun sinatu baten bidez eman du jakitera erabakia.
PSCk militantzia bertan behera utzi eta kargu publiko guztiei uko egiteko eskatu zion. Badalonako alkate ohia astearte honetan atxilotu dute, Kataluniako hiriburuko erdigunean, haren ibilgailua sigi-saga egiten zebilela ikusi ostean.