Politika -

Bere blogean

Urkulluren aburuz, Bilduk 'harrokeria eta biktimismoa' azaltzen ditu

Datozen hauteskunde orokorretara begira koalizioak EAJri egindako eskaintza ez dela "egiazkoa" azpimarratu du jeltzaleen buruak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentearen aburuz, Bilduk euskal gizarteari "harrokeria, frontea eta biktimismoa" soilik eskaintzen dizkio.

Bildu koalizioko ordezkariek "Euskadira bakea ekarriko zuen bermea" zelakoan bozkatu zituzten hiritarrak "kontsolatzeko eta desorientatzeko balio duen edozer esaten" ari direla azaldu du Urkulluk bere blogean.

"Orain ikusten dugun bakarra kudeaketarako duten gaitasun eza da, alarma eta kezka eragiten duen harrokeriarekin batera", erantsi du jeltzaleen buruak.

EBBko presidentearen esanetan, Bilduren hainbat jokabide "ahaztuak genituela zirudien aldi batekoak dirudite" eta Martin Garitanok egindako adierazpen bat jarri du adibide gisa "ez gaude egindako minaren inguruko hausnarketa egiteko garaian". Urkulluren ustez, erakunde batetako ordezkari batek adierazpen horiek egitea "ez da duina".

"Bilduk programa, proiektu eta ekimen falta biltzen ditu", azpimarratu du Urkulluk eta bere ustez, datozen hauteskundeetara begira koalizioak jeltzaleei egin dien proposamena "ez du nahi ezta desiratzen ere" eta EAJri zuzenean aurkeztu beharrean komunikabideen aurrean aurkeztu izana egozten die. "Desorientazio eta biktimismo etengabea. Beharrezkoa duten eta EAJrekin, PSOErekin eta PPrekin liskarrean bilatzen duten biktimismoa", idatzi du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea