Politika -

San Ignazio jaiak

Garitanok 'Parot doktrina' indargabetzea eskatu du Azpeitian

Gipuzkoako ahaldun nagusiak "euskal presoek bizi duten egoera" ekarri du gogora eta Sorturen legeztatzea aldarrikatu du.

Euskal Herrian oraindik 'sufrimendua pairatzen' ari dela dio Garitanok

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ''Parot doktrina'' indargabetzeko eskatu du, "biziarteko kartzela zigorra" dela salatuz. Horrez gain, sakabanatzearen amaiera eta Sorturen legeztatzea ere exijitu ditu.

Azpeitian, San Ignazio jaiak direla eta agintariei egin ohi zaien harreran egin ditu adierazpen horiek Martin Garitanok. Euskal gizartea "ziklo politiko berri bat bizitzen" ari dela esan du eta euskal presoek "bizi duten egoera" ekarri du gogora.

Hori dela eta, Gipuzkoako Aldundiak "biziarteko kartzela zigorra den ''Parot'' doktrina" berehala indargabetzeko eskatzen duela azpimarratu du, halaber sakabanatzearen amaiera eta "gaixo dauden presoak aske uztea" exijitu du.

Horrez gain, "gizartearen sektore politiko garrantzitsu batek legez kanpo" jarraitzen duela adierazi du Garitanok eta egoera horri amaiera emateko eskatu du.

Azpeitian, Loiolako San Ignazio Basilikan egin ohi den mezaren atarian egin ditu adierazpenak Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Garitano ez da elizkizunean izan, bai ordea, udaletxean ospatu ohi den agintarien harrera ekitaldian.

Berarekin batera, harreran izan dira Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Eneko Etxeberria Azpeitiako alkatea (Bildu koaliziokoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea