Politika -

Koronabirusa

Felipe VI.ak batasuna eskatu du koronabirusaren epidemia gainditzeko

Espainiako erregeak diskurtsoa eskaini duen bitartean, herritarrak balkoietara atera dira protesta zaratatsua egin eta monarkiak alarma egoera bere irudia zuritzeko erabili nahi duela salatzeko.

Felipe VI.enaren agerraldia. Argazkia: EFE
Felipe VI.enaren agerraldia.
Felipe VI.enaren agerraldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI Espainiako erregeak agerraldia egin du gaur gauean, koronbirusaren hedapenak eragindako salbuespen egoera dela eta. Batasunerako deia egin du eta ziur agertu da krisia gaindituko dela.

"Birus horrek ez gaitu menperatuko. Alderantziz. Indartsuago egingo gaitu. Gizarte konprometituagoa, solidarioagoa eta elkartuagoa izango gara. Edozein ezbeharri aurre egiteko gai izango gara", azpimarratu du.  

Horrez gain, alarma egoera hau "aldi baterako" izango dela ziurtatu du. "Krisi hau behin-behinekoa da. Gure bizitzetan parentesi bat da. Normaltasunera itzuliko gara. Zalantzarik gabe. Eta uste baino lehenago izango da hori. Baina horretarako arduraz jokatzen jarraitu behar dugu, indarrak batuta eta elkarlanean, bakoitza bere esparrutik", erantsi du.

Espainiako erregearen diskurtsoa telebistaz eman dute. Aurretik, Felipe VI.ena Espainiako Gobernuko presidentearekin eta ministroekin bildu da. Koronabirusak jota hil diren pertsonen senideei aipamen berezia eginez eta zerbitzu publikoak mantentzen dituzten eta osasun zerbitzuetako langileei esker ona adieraziz amaitu du agerraldia.

Erregearen kontrako protesta zaratatsuak

Felipe VI.ena bere diskurtsoa eskaintzen ari zen une berean, 21:00etan, herritarrak balkoietara atera dira Euskal Herrian nahiz Estatuko herri eta hiri ezberdinetan protesta zaratatsuak egiteko.

Euskal Herriko eta Estatuko alderdi independentistek deitu dute protesta, tartean EH Bilduk, JxCATek, ERCk, CUPk eta BNGk. Ordu horretan balkoietara ateratzeko eta lapikoak astintzeko deia zabaldu dute, "monarkiaren aurka eta errepubliken alde".

Koronabirusak eragin duen osasun krisia Felipe VI.enak "bere irudia zuritzeko" baliatu nahi duela eta Espainiako Gobernuak alarma egoera "zentralizazioa bultzatzeko" erabiltzen ari dela salatu dute.

BIDEOA | Lapiko-protesta zaratatsuak Iruñean, Gasteizen eta Erandion

Lapiko-protesta errege emerituak dirua osasun publikora bidera dezan eskatzeko
Lapiko-protesta errege emerituak dirua osasun publikora bidera dezan eskatzeko
Lapiko-protesta errege emerituak dirua osasun publikora bidera dezan eskatzeko

0:50
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Gaixotasunak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak ERC Koronabirusa