Politika -
KORONABIRUSA
Oposizioak Espainiako Gobernua babestu du, baina neurri gehiago eskatu dizkio
Kongresuko bozeramaile eta buruzagi politikoek ezohiko bilkuran parte hartu dute asteazken honetan, Sanchezek alarma egoera eta koronabirusaren aurkako neurrien berri emateko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Casado PPko buruak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari esan dio ez dagoela "bakarrik" koronabirusaren pandemiaren aurka borrokatzeko, eta PPk Espainiako Gobernuaren neurri ekonomikoen dekretua babestuko duela, nahiz eta "autokritika eta umiltasun" falta aurpegiratu dion.
Casadok Espainiako Kongresuan egin duen agerraldian azaldu duenez, "denbora beharko da erantzukizunak, arduragabekeriak edo atzerapenak argitzeko". "Ez dugu inor atzean utziko", berretsi du. Gainera, "presio nazionalistei amore eman gabe" armada lurralde nazional osoan zabaltzeko orduan "pultsua ez dardar egiteko" eskatu dio.
Pablo Echenique Unidos Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan aitortu duenez, "lehen aldiz denbora luzean" harro dago Gobernua, koronabirusak eragingo duen krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartzen ari den "bide zuzenagatik". Hala ere, Pedro Sanchez presidenteari oraindik hartu ez diren neurri batzuk eskatzeko aprobetxatu du, hala nola, "gutxieneko diru-sarrera" bat ezartzea errentarik gabeko edo errenta oso murriztuak dituzten pertsonentzat, edo pandemiaren eragin ekonomikoak kaltetutako herritarrentzat alokairuen ordainketan moratoria ezartzeko.
Echeniquek Gobernuari eskatu dio azter dezala osasun pribatuak nola parte hartzen duen koronabirusaren pandemiaren aurkako borrokan, eta "ideia ontzat" jo du Espainiako osasun publikoaren egoerari eta haren finantzaketari buruzko azterketa eta ebaluazio batzorde bat sortzea, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan egindako agerraldian iragarritakoaren arabera.
Ivan Espinosa de los Monteros Vox alderdiko Kongresuko bozeramaileak Pedro Sanchezi babesa eskaini dio asteazken honetan koronabirusaren aurka borrokatzeko, baina erreakzionatzeko atzerapena, bere neurrien joera ideologikoa eta Carmen Calvo eta Pablo Iglesias karguan mantentzea leporatu dio.
"Gure ezberdintasunak atzean uzteko unea da", azpimarratu du Espinosa de los Monterosek. COVID-19k eragindako krisiari aurre egiteko neurriek "180 graduko bira" eman behar dute. Hala ere, krisiari eta "autokritika faltari" aurre egiteko bere ideologiara jotzen jarraitzea aurpegiratu dio.
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Sanchezen neurrien alde egin du, eta koronabiroaren krisian Europar Batasunaren inplikazio ekonomiko handiagoa eskatzeko esan dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Aitor Estebanen ustez, "Europa ez da espero zen mailan egon", eta Europako Banku Zentralak ere "aukera galdu du" krisi honetan baliagarri izateko.
Gobernuaren kudeaketa kritikatu edo egin beharko litzatekeenaren inguruan iritzia eman duten beste bozeramaile batzuen aurrean, bozeramaile nazionalistaren ustez, krisia hasi zenetik hartutako neurriak "egokiagoak edo okerragoak" izan daitezke, baina ziur dago hartu egin zirela, agintari eskudunek "egokientzat" jotzen zituztelako.
Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak kritikatu egin du koronabirusak osasun krisiari aurre egiteko orduan izan duen arintasun falta, eta Gobernuari ohartarazi dio "aurrean dugun atzerapenak eta gaitasun ezak ez dakarrela botoak galtzea, bizitza galtzea baizik".
Emaitza, azpimarratu du, 500 hildako, gehienak zaharrak, joan den astean 200 zirenean, esan du Rufianek Gobernuari aurpegiratuz lehenago ez deklaratzea Katalunia eta Madril bakartzea. Medikuen, garbitzaileen, banatzaileen, kutxazainen edo kazetarien "ezohiko" lana txalotuu ostean, Rufianek berretsi du herrialdea ZIUn dagoela, "eta medikuak jakin berri du".