Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Alberto Garzon: "Koalizio-gobernu honek denbora asko iraungo du agintean"

Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroa Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da gaur.

Alberto Garzon. Argazkia: Radio Euskadi
Alberto Garzon.
Alberto Garzon. Argazkia: Radio Euskadi

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Garzon Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroaren esanetan, PSOEren eta Unidas Podemosen arteko egungo koalizio-gobernuak "denbora asko iraungo du, eta legealdi honetako lau urteak arazorik gabe bete daitezke".

Radio Euskadiko 'Boulevard' albistegian egindako elkarrizketan, Garzonek esan du sexu-askatasunaren legearekin tira-birak izan aurretik beste lege batzuekin ere iritzi kontrajarriak izan dituztela bi alderdiek. Dena dela, desadostasuna "izaera teknikoarekin lotuta" dagoela esan du, eta gertatutakoari garrantzia gehiagorik ez emateko baina ez ukatzeko ere eskatu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak