Politika -
EBren banaketa
Arana 'likidatzaileari' dibortzio adeitsu bat eskatu diote kritikoek
EBko sektore kritikoa ziur dago EB banatuko egingo dela, baina banaketa horretan "Aranaren sektoreak garbi jokatzea espero" dute.
Erredakzioa
Mikel Arana koordinatzaile nagusia "likidatzaile" gisa ari dela uste du Ezker Batuako sektore kritikoak. Horregatik "dibortzio" adeitsu bat eskatu diote.
Jose Navas EBko Kontseilu Politikoko kideak atzoko bileran atera zituzten ondorioak azaldu ditu prentsaurrekoan. Javier Madrazo koordinatzaile nagusi ohiaren jarraitzaileek "frankotiratzaileaaren" dimisioa eskatu zuten, Navasen ahotan. Aranaren jarrera gaitzetsi du Navasek, informazioak egiaztatu gabe Arabako alderdikideak salatu zituelako.
Navasek uste du EB banatuko egingo dela, eta banaketa horretan "Aranaren sektoreak garbi jokatzea espero" duela gaineratu du; "banaketa irtenbide bakarra bada, behintzat, modu baketsuan, begirunez eta borrokarik gabe egin dezagun", eskatu du.
Mikel Aranak EAJrekin Araban egindako negoziazioren porrota egotzi zion Madrazoren sektore kritikoari.
Atzo EBko Batzordeak ohiz kanpoko batzar orokorra urriaren 1erako deitzea erabaki zuen, hori baita "bilera legal bakarra", esan du.