Politika -

Hauteskundeak

Hauteskunde orokorrak aurreratzearen aurka agertu da Javier Rojo

Senatuko presidenteak gogora ekarri du herrialde batzuetan hauteskundeak aurreratu zituztela eta, hala ere, krisi-egoerak hobera egin ez duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Rojo Senatuko presidentea hauteskunde orokorrak aurreratzearen aurka agertu da, horrek egoera hobetzea bermatzen ez duelakoan.

Forum Europa-Tribuna Euskadin eskainitako hitzaldi batean, denbora eskatu du "gauzak nola doazen ikusteko".

Gainera, "Espainiaren egoera beretsuan edo okerragoan" zeuden herrialde batzuetan hauteskundeak aurreratu zituztela, baina egoerak bere horretan jarraitu zuela nabarmendu du. "Areago, kasu batzuetan gauzak okerrago joan dira hauteskundeen ostean", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea