Politika -

euroagindua

Frantziak Espainiako Poliziaren esku utzi du David Pla

Preso ohia Soto del Real kartzelara eramango dute datozen orduetan.

Pla, EFEren artxiboko argazki batean.
David Pla.
Pla, EFEren artxiboko argazki batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Espainiakoaren esku utzi du David Pla ETAko preso ohia. Eskualdaketa Hendaian (Ipar Euskal Herria) egin dute, eta iturri polizialek zehaztu dutenez, datozen orduetan Soto del Real kartzelara eramango dute.

Pla ostegunean atxilotu zuten Lapurdiko herri horretan, azaroan Parisko Apelazio Auzitegiak onartutako euroaginduari jarraikiz. 2008ko maiatzaren 17an, Jon Salaberria ETAko kidearekin Mimizamen bildu izana leporatu dio Auzitegi Nazionalak.

Iturrion arabera, Hendaiatik Donostiara eraman dute lehenik, osasun azterketa egitera, eta handik Madrilera, Soto del Real espetxera. Aurreikusitakoaren arabera, bihar, asteazkenarekin, deklaratu du Auzitegi Nazionalean.

2011tik aurrera ETAren hizketakidea izan zen, eta erakunde horren armagabetzearekin eta desegitearekin amaitu zen prozesuan lagundu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Espainia Presoak Frantzia ETA Hendaia Eguneko albisteak Albisteak