Politika -
Ortega Lararen bahiketa
'Iñaki de Renteria' ETAko buruzagi ohia espetxetik atera da
Ignacio Gracia Arregi ('Iñaki de Renteria') ETAko buruzagi ohia kartzelatik atera da epaileak espetxeratze aginduaren aurka aurkeztutako helegitea onartu ondoren.
Erredakzioa
Ignacio Gracia Arregi (''Iñaki de Renteria'') ETAko buruzagi ohia kartzelatik atera da gaur arratsaldean, epaileak espetxeratze aginduaren aurka aurkeztutako helegitea onartu ondoren. Espetxeratze aginduaren autoaren aurrean helegitea aurkeztu zuen bere egunean ''Iñaki de Renteria'' ETAko kideak eta Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak onartu egin du, ihes egiteko arriskurik ez duelako aurkitu. Ondorioz, Madrilgo Soto del Real espetxetik aterako da datozen orduetan.
Iragan maiatzean, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratze agindua eman zuen. Ignacio Gracia Arregiri Ortega Lararen bahiketa egotzi zioten.
Ruz epaileak Dignidad y Justicia elkartearen kereila bat onartu ostean bahiketaren sumarioa berriz zabaldu zuten Auzitegi Nazionalean. Iñaki de Renteria-k gertakariekin harremana izan ote zuen argitzeko izapide berriak abian jartzeko agindua eman zuen Ruzek. Pototo eta Juan Luis Agirre Lete Isuntza ETAko buruzagi ohiei 32 urteko espetxe-zigorrak ezarri zizkieten 2005ean, gertakari berdinengatik.
Jose Luis Erostegi Bidaguren, Javier Ugarte, Jesus Maria Uribetxeberria Bolinaga eta Jose Miguel Gazteluri zigor bedina ezarri zien Auzitegi Nazionalak 1998an.
Iñaki de Renteria atxilotzeko agindua eman zuen Ruz epaileak otsailaren 25ean. Izan ere, 2010eko apirilaren 28tik aske zegoen, Cadizeko Puerto I espetxetik atera zenetik. 2008az geroztik kartzelan zegoen, baina espetxean mantentzen zuten auziengatik dagoeneko Frantzian epaitu zutela erabaki zuen Auzitegi Nazionalak, besteak beste, 1995eko abuztuan erregearen aurka egindako eraso saiakera Palman (Mallorca).