Politika -

Operazioa

Frantziako Poliziak Daniel Derguy ETAko kidea atxilotu du

Barne Ministerioak azaldu duenez, Derguy goizeko 8:15etan atxilotu dute, Cahors-en, Auzitegi Nazionalak igorritako bi euroaginduei erantzunez.

Frantzia: Daniel Derguy ETAko kide historikoa atxilotu dute

32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak, Espainiakoarekin batera, Daniel Derguy ETAko kidea atxilotu du gaur goizean.

Barne Ministerioak azaldu duenez, Derguy goizeko 8:15etan atxilotu dute, Cahors-en, Auzitegi Nazionalak igorritako bi euroaginduei erantzunez.

Derguy 1960. urteko azaroak 2an jaio zen, Hasparrenen. Henri Parot historikoak sartu zuen ETAn, eta presoen elkartearen bozeramaile lanak egin zituen kartzelan egon zen bitartean.

Espainiako Poliziak 1993ko uztailean Castelldefellsen (Bartzelona) aurkitu zuen furgonetarekin erlazionatu du. Ibilgailua lehergailuz beteta aurkitu zuten.

Horrez gain, Lazkaoko ''Pastas Arruabarrena'' enpresari igorritako bonba-gutun batekin ere erlazionatu du Poliziak (1994ko martxoan). Ertzaintzak lehergailua desaktibatu egin zuen Derguy 1996ko uztailean Parisen atxilotu zuten. Epaileak espetxean sartu zuen, baina 2008ko martxoan aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea