Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibarrek esan du 'harrituta' dagoela EBk Araban duen jarrerarekin

EAJren GBBko presidentearen aburuz, negoziazio horiek ez dira "programaren logikaren" ingurukoak, hori izan balitz, "egoera ebatzi egongo litzateke, txarrerako edo onerako", esan du.

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Arabako Foru Aldundiaren boterea lortzeko EBk giltza du, astelehen honetan hautagai propioa aurkeztu ostean. Horren harian, Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak bere "harridura" agertu du Ezker Batuak Araban izandako jarreragatik.

Egibarren arabera, negoziazio horiek ez dira "programaren logikaren" ingurukoak, hori izango balitz, "egoera konponduta egon beharko litzatekeelako, txarrerako edo onerako". Zentzu honetan, EAJ eta EB gobernua partekatu dute eta ondorioz, dagoeneko elkar ezagutzen dira eta jakin badakite "zehazki" noraino heltzen diren "programako kointzidentziak".

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Egibarrek azaldu duenez, "aldez aurretik suposatzen genuen ulermen esparru batera heltzeko esfortsuak egiten ari da EAJ". "Baina publikoki egindako adierazpenek ez gaituzte norabide berean eramaten", zehaztu du.

Askok uste dute Xabier Agirre jeltzalea ahaldun nagusia izango dela eta horren aurrean Egibarrek adierazi du "EAJko kideak ere nahasten dituen era batean" egiten ari direla gauzak."Negoziazio batean, kointzidentziak eta desadostasunak ebatzi behar dira eta EBko kide batek esan duen bezala, ezinezkoa bada, azkenik ez da elkar ulertzeko aukerarik egongo", gaineratu du.

Bestalde, EAJren barne hauteskundeez galdetuta, Joseba Egibarrek edierazi du ez dela EBBrako hauteskundeetarako hautagai izango. Orain lau urte lortutako barne adostasunak "funtzionatu du eta ez dago aldatu beharrik" esan du.

Ezker Batua

Bestalde, Kontxi Bilbao EBko bozeramaileak gaur azaldu duenez, Xabier Agirre hautagai jeltzalearen inbestidura babesteko negoziaketak "geldirik" daude, baina oraindik akordio batera heltzeko "egun eta erdi" dagoela gogorarazi du.

Gasteizen emandako prentsaurrekoan, EAJrekin duten negoziaketaren egungo egoera ikusita, EBko batzarkideek Nerea Galvez Ezker Batuako hautagaia babestuko dutela azaldu du Bilbaok. Horrek Javier De Andres PPko hautagaiaren inbestidura erraztuko luke.

EBk EAJren hautagaia babesteko, Aldundiak "ezkerrerantz norabidea guztiz aldatu" behar duela adierazi du Bilbaok, ondarearen gaineko zerga berreskuratuz eta Arabako Batzar Nagusietako hauteskundeen legea erreformatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea