Politika -

Eusko Legebiltzarra

Autogobernu Lantaldeko adituen agerraldiak ateak itxita egiten jarraituko dute

Hala erabaki du gehiengoak, EH Bilduren eta PPren kontrako botoekin.

Autogobernu lantaldea, ekainean egindako bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Autogobernu lantaldea, ekainean egindako bilera batean.
Autogobernu lantaldea, ekainean egindako bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte bezala, Estatutu berriaren inguruko proposamenak egin dituzten adituen agerraldiak ateak itxita egingo dituzte Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean, taldeek erabakita.

Bozketa egin dute gaur goizean, EH Bilduk eta PPk saio irekiak egitea eskatu ostean. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ateak itxita egitearen alde bozkatu dute, EH Bilduk eta PPk, berriz, kontra.

Iñigo Urrutia (EH Bildu) eta Arantxa Elizondo (Elkarrekin Podemos) adituen agerraldiak daude gaurko aurreikusita. Urrutiaren hitzaldia hasi baino lehen bozkatu dute taldeek.

Urrutiaren eta Elizondoren agerraldien ostetik, bihar, Alberto Lopez Basagurenek (PSE-EE) emango ditu azalpenak, eta urtarrilaren 31n, Mikel Legardak (EAJ). Egun horretarako zegoen aurreikusita Juan Ignacio del Burgo PPko adituaren agerraldia, baina 'popularrek' iragarrita zuten ez dela Legebiltzarrera joango saioak ateak itxita badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EAEko Autonomia Estatutua