Politika -
Bozketa, hilaren 7an
EBk hautagaitza aurkeztu du Arabako ahaldun nagusirako
Ezker Batuak bere hautagaiaren (Nerea Galvez) alde egingo balu, Javier de Andres (PP) izango litzateke ahaldun nagusi. Mikel Aranak dio "oraindik denbora" dagoela EAJrekin negoziatzeko.
Erredakzioa
Ezker Batuak hautagaitza aurkeztu du Arabako ahaldun nagusia hautatzeko bozketara, alderdiak baieztatu duenez. Hain zuzen ere, Nerea Galvez da hautagaia.
Alderdi ezkertiarrak bere hautagaiaren alde bozkatuko balu, Javier de Andres PPko hautagaia izango litzateke ahaldun nagusia, PSE-EEren babesarekin.
Nolanahi ere, EBk EAJrekin negoziatzen jarraituko du, Xabier Agirre jeltzalearen inbestidura adosten saiatzeko.
EBren bi batzarkideak erabakigarriak dira ahaldun nagusia hautatzeko. Izan ere, hain botoek PP-PSE edo EAJ-Bildu aliantzei eman diezaiekete garaipena.
Maiatzaren 22ko foru hauteskundeetan, PPk 16 batzarkide eskuratu zituen, EAJk 13, Bilduk 11, PSE-EEk 9 eta EBk 2.
Arana: ''Oraindik denbora dago EAJrekin negoziatzeko''
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Mikel Arana Ezker Batuko koodinatzaile nagusiak adierazi du "oraindik denbora" dagoela EAJrekin negoziatzeko.
Aranak azaldu duenez, "oraindik ez dugu akordiorik lortu EAJrekin programari dagokionez, eta, beraz, hautagaia aurkeztu dugu".
EBko koordinatzaile nagusiak zehaztu du asteburuan negoziazioak izan zituztela, eta emaitza hilaren 7a baino lehen ikusiko dela. "Hemendik aurrera, onena zera izango da, alderdien negoziazio batzordeek zuhurtziaz segitzea negoziatzen", nabarmendu du.
Según ha relatado, ha habido negociaciones este mismo fin de semana y "el resultado se verá antes del día 7 o no se verá. A partir de este momento y viendo lo poquito que queda ya, lo mejor será que las comisiones negociadoras lo hagan con la mayor discreción posible".
EBren ustez, oztopo nagusia zerga sistema da, Ondareen gaineko zerga, batik bat.