Politika -

Trafikoko eskumena

Nafarroan 'EAJren injerentziei buruz' azalpenak eskatu dizkio UPNk Grande-Marlaskari

Alberto Catalan UPNko senatariak hainbat galdera parlamentario erregistratu ditu Barne ministroak Nafarroari dagokionez EAJk eta PSOEk adostutakoa azal dezan.

Sergio Sayas, atzean Alberto Catalan duela, Na+-ren kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Sergio Sayas, atzean Alberto Catalan duela, Na+ koalizioaren kanpainako ekitaldi batean.
Sergio Sayas, atzean Alberto Catalan duela, Na+-ren kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Catalan UPNko senatariak hainbat galdera parlamentario aurkeztu ditu Fernando Grande-Marlaska jarduneko Barne ministroari zuzenduta, horrek "trafikoko eskumenak Nafarroako Foru Erkidegoari eskualdatzeko negoziazioak baldintzatzeko EAJren injerentziak azal ditzan".

Catalanen ustez, "onartezina da Sanchezek inbestiduran EAJren botoak eskuratzeko trafikoko eskumenak Nafarroako Foru Erkidegoaren esku uztea adostea, bere garaian EAEri emandakoen eduki eta hedadura berarekin".

"Baldintza hori lotsagarria da eta irain hutsa nafarrentzat", adierazi du UPNren senatariak. Horren ustez, eskuduntza aldaketak "dagozkien bi gobernuek negoziatu eta adostu behar dituzte, independentisten injerentziarik gabe".

Horri horrela, Catalanek galdetu du ea Sanchez Gobernuak uste duen "Nafarroan gutxiengoa duen eta foru erkidegoa desagertzearen alde dagoen alderdi bat, EAJ, solaskide egokia ote den Espainiako eta Nafarroako gobernuaren arteko akordioak lortzeko".

Catalanen aburuz, "Trafikoko eskuduntza Nafarroaren esku utzita, independentisten tesiak ontzat eman eta Guardia Zibila Nafarroatik kanporatzen ari gara. Azken hori nafarren gehiengoaren borondatearen kontra doa, eta Barne ministroak berak eta Nafarroako Parlamentuak duela hilabete batzuk baztertu zuten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Politika EAJ-PNV UPN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Senatua