Politika -

Auzitegi Nazionala

Txeroki, Vocentoko zuzendari baten hilketa-saiakeragatik absolbituta

Epaiaren arabera, ez dago frogarik Enrique Ybarraren hilketa-saiakera berari leporatzeko. Frantziak aldi baterako entregatu zuenetik, Txerokik jasotzen duen lehen ebazpena da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu ''Txeroki'' errugabe jo du 2002an ETAk egin zuen hilketa-saiakera bati buruzko epaiketan.

ETAko buruzagi izandakoak Enrique Ybarra Correo Taldeko presidenteordea -egun Vocenton- hiltzeko saiakeran parte hartu zuela esateko froga nahikorik ez dagoela argudiatu du. 2002an bonba-pakete bat igorri zioten Ybarrari, baina Ertzaintzak indargabetzea lortu zuen. ''Txeroki'' joan den maiatzaren 30ean utzi zuen Frantziak Espainiaren esku eta aipatutakoa bere aurka Estatuan egiten den lehen epaiketa da.

Ebazpenaren arabera, Poliziak bildutako informazioa aintzat hartuta ezin daiteke ondorioztatu Aspiazuk atentatu-saiakera horretan parte hartu zuela. Frogatu ahal izan duten gauza bakarra ondokoa izan da: bonba-paketea igorri zuten ETAko kideen etxean egon zela. Alabaina, epaileak uste du hori ez dela arrazoi nahikoa ''Txeroki'' zigortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea