Politika -
Arabako Foru Aldundia
Arabako Batzar Nagusiek uztailaren 7an hautatuko dute ahaldun nagusia
Xabier Agirre EAJren Arabako ahaldun nagusigaiak jeltzaleen eta Ezker Batuaren arteko negoziaketen inguruan "sentsazio ona" duela azaldu du.
Erredakzioa
Arabako Batzar Nagusiek datorren uztailaren 7an hautatuko dute ahaldun nagusia, hala adierazi du Juan Antonio Zarate presidenteak.
Foru Ganberako legediak ezarri bezala, bateraezintasunak azaltzeko osoko bilkuraren ostean eman du ezagutzera Zaratek ahaldun nagusia aukeratzeko inbestidura saioaren eguna.
Batzar Nagusiak joan den ekainaren 15ean osatu ziren, PPko Juan Antonio Zarate izendatu zuten Ganberako presidente. Sorpresaz jositako bozketa izan zen, lehenengo presidenteordea PSE-EEk eskuratu zuen eta Ezker Batuak, berriz, lehen idazkaria.
Xabier Agirre: ''Sentsazio ona dut''
Xabier Agirre EAJren Arabako ahaldun nagusigaiak bere alderdiaren eta Ezker Batuaren arteko negoziaketen inguruan "sentsazio ona" duela adierazi du.
Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuraren ostean, Agirrek esan du EBrekin asteazkenean egindako bilera "lehen hartu emana" izan dela, eta Nerea Galvezek&' || 'nbsp; idatziz aurkeztu zizkiela programa azalpenak.
"Biltzen jarraitu beharko dugu, baina sentsazio ona daukat, eta ez antropologikoa naizelako, baikorra naizelako baizik", erantsi du Agirrek EBren babesa lortzeko egiten ari diren negoziaketen harira.