Politika -

Manifestazioa

Ehunka pertsonak presoentzako 'amnistia osoa' aldarrikatu dute Bilbon

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak deituta, 'borroka legitimoa delako, amnistia osoa' lelopean manifestazioa egin dute. Ertzaintzak dispositibo zabala martxan jarri du.

Manifestazioa Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Manifestazioa Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Manifestazioa Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak (garai bateko ATA) ETAko presoentzako "amnistia osoa" eskatu du larunbat honetan, Bilbon.

Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute 18:30 aldera Bizkaiko hiriburuaren kaleetan, 'borroka legitimoa delako, amnistia osoa' lelopean. Ertzaintzak dispositibo zabala martxan jarri du protesta zaintzeko.

Protesta Jesusen Bihotzetik abiatu da. Presoen argazkiak eraman dituzte manifestariek. Amnistiaren aldeko oihuak egin dituzte: "Gudariak dira, ez terroristak".

Manifestazioa baino lehen, Amnistiaren aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin du, Esteban de Garibay elkarteak Bilbon antolatutako mahai-inguruaren aurka protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Espetxeak