Politika -

Batzar Nagusien osaketa

Aralarrek Garitano babestuko du Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak esan du Bilduko hautagaiaren aldeko bozka emango dutela "inongo zalantzarik gabe, udaletan gertatu den moduan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak iragarri du bere alderdiak Bilduko hautagaiari, Martin Garitanori emango diola ahaldun nagusi izateko bozka.

Ser irratiak egin dion elkarrizketa batean Zabaletak gogorarazi du "orain arte Bilduk Gipuzkoan alderdi guztien presentzia onartu du Batzar Nagusien Mahaiean" eta hori Aralarreko koordinatzailearen iritziz "oso positiboa da eta kontuan hartu behar da".

Gipuzkoako Batzar Nagusietan koalizio abertzalearen aldeko bozka emateko arrazoi moduan Bilduk Aralarri iragarritako proposamen "programatikoak eta bakearen aldekoak" eman ditu.

Hori guztia dela eta, Patxi Zabaletan aurreratu du Aralarrek Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Martin Garitanori emango diola babesa "inolako zalantzarik gabe, Udaletan gertatu den moduan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea