Politika -
Bizkartzainen gaineko ika-mika
Andoainen bezala segurtasuna murriztea aztertuko du Donostiak
Juan Karlos Izagirreren hitzetan, "erabakitzear dago"Andoaingo Udalak hartutakoen antzeko neurriak hartuko dituzten. Donostiako Udala gaur osatu dute.
Erredakzioa
Udaleko segurtasun neurriak murriztea aztertzen ari da Donostia, Andoaingo edo Lasarteko udaletxeek egin duten bezala; horietan Bilduk gobernatzen du, Donostiakoan bezala.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen hitzetan, Andoaingo Udalean hartutako antzeko neurriak adosten duten "erabakitzear dago". Andoaingo Udalak udal-eraikinetan sartzea galaraziko die PSEren eta PPren bizkartzainei.
Izagirrek azaldu duenez, Udalak aztertu behar dituen gaien artean dago hori, baina bizkartzainei udalean sartzen debekatuko zaien edo beste neurriren bat hartuko duten ez du zehaztu.
Udaletxeko iturriek ziurtatu dutenez, Odon Elorzaren garaian bizkarzain pribatuei eraikinean sartzea debekatu zitzaien.
Andoainen, PSE-EE eta PPko zinegotziek esan dutenez, Ane Carrere, alkate berriak, bizkarzainei udal erakinetan sartzea debekatzen dien mandatua sinatu du.
Halaber, joan den astelehenean, Ane Carrere alkate izendatu eta 48 ordu beranduago, udaletxera sartzeko zegoen segurtasun arkua eta eskanerra erretiratu zituzten.
Bilduren gobernua duen Lasarteko Udaletxean ere, eraikinean sartzeko segurtasun kontrolerako arkua eta eskanerra kendu zituzten joan den asteartean.
Donostiako Udal berria osatuta
Donostiako Udaleko Bilduren Gobernuak 10 ordezkaritza izango ditu, aurreko Gobernuak baino bost gutxiago, udal exekutiboa talde bakarreko zinegotziek osatzen baitute.
Juan Karlos Izagirre alkateak gaur aurkeztu du bere Gobernua, Bilduren zortzi zinegotzik eta zinegotziak ez diren bi ordezkarik osatuta dago. Hautetsiak ez diren ordezkarien kopurua herena izan daiteke geihenez, hala jasotzen du legeak.