Politika -

Hauteskundeen osteko akordioak

EBk Araban, Mahaiaren eraketan, emandako irudia kritikatu du Aranak

PSE-EEk prokuradore bat ematea EBk taldea osatu ahal izateko ez zegoela aurretik adostuta eta zuzendaritza "astebete baino gehiago bildu barik" zeramala esan du idazkari nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban bere alderdia ematen ari den irudia kritikatu du Mikel Arana Ezker Batuako (EB) koordinatzaile nagusiak, "karguen truke batzuekin eta besteekin adostuz, erabakiak justifikatzeko inolako programarik aurkeztu gabe".

Arabako Batzar Nagusietako Mahaian osatzeko bozketan izandako polemika mintzagai izan du Aranak bere blogean. PSEko prokuradore bat EBren eskuetan utzi zuten sozialistek, Ezker Batuak talde propioa osatu ahal izateko.

Arabako Batzar Nagusietako Mahaian alderdi guztiak izatea "demokratikoki legitimoa eta txukuna" dela adierazi du koordinatzaile nagusiak. Aranaren ahotan, "EAJk kontrakoa egin zuen Bizkaian". Baina talde propioa osatzeko batzarkide bat lagatzea ez du onartzen EBko ordezkariak.

"Hauteskundeetara aurkeztu baino lehen ganberetako araudiak ezagutzen dituzte alderdiek, eta talde propioa osatzeko hiru ordezkari beharrezkoak badira, norbaitek lortzen ez baditu talde mistora pasatzea da normalena", gaineratu du.

Arabako EBren zuzendaritza "duela astebete baino gehiago ez da bildu eta gai hau ez dute adostu", Aranaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea