Politika -
Bilduko alkatea
Andoaingo Udalak udal-eraikinetan sartzea galaraziko die bizkartzainei
PSE-EEk eta PPk kritikatu egin dute erabakia, haien zinegotziak babesik gabe geratuko direlakoan. EAJk, berriz, "normalkuntza politikorako pauso gisa" hartu du erabakia.
Erredakzioa
Bilduren esku dagoen Andoaingo (Gipuzkoa) Udalak galarazi egingo die bizkartzainei udaletxean sartzea. Ana Karrere alkateak erabaki bat sinatu du bizkartzainei udal-eraikinetan sartzea debekatzeko.
Karrerek azaldu duenez, udaletxeko langileek eta herritarrek azkenaldian egin dituzten eskariei erantzute aldera hartu du erabakia.
EAJrentzat zentzuzkoa da erabakia, normalkuntza politikorako bidean aurrerapausoa delako. PSE-EEk eta PPk, ordea, kontrako iritzia agertu dute haien zinegotziak babesik gabe geratuko direlakoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea