Politika -
Udal hauteskundeak
Leintz Gatzagako udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte
Botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa; hau da, erroldaren % 62k. Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara.
Agentziak | Erredakzioa
Leintz Gatzagako herritarrek udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte igandean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak egin eta sei hilabetera, orduan ez baitzen hautagairik aurkeztu. Hala, udal hauteskundeak azaroan egin behar izan dituen herri bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
Udalak jakitera eman dutenez, igandean botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa, hau da, erroldaren % 62k.
Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara, eta hautagaiak adinaren arabera aurkeztu dira zerrendan: Eugenio Otsoa, Juanito Bengoa, Jon Sasiain, Garazi Orobengoa eta Beñat Agirreurreta.
Apirilaren 28an, Leintz Gatzagako hauteslekuan bi hautetsontzi jarri zituzten (foru hauteskundeetakoa eta Europako hauteskundeetakoa), ez baitzen 244 biztanleko udalerri txiki horren agintea hartzeko hautagairik aurkeztu.