Politika -
Aldundia
Bilduk EAJrekin akordioak egitea lehenetsiko du Gipuzkoan agintzeko
Era berean, Martin Garitano ahaldun nagusigaiak esan du PSE-EErekin itunak egiteko ateak "irekita" dituela.
Erredakzioa
Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia Aldundian "EAJrekin lehentasunezko akordioak" lortzearen alde agertu da agintzeko, baina PSE-EErekin akordioetara iristeko "irekita" omen ditu ateak.
Garitanok prentsaurrekoa eman du Donostian Gipuzkoako Aldundiaren inguruan gainerako alderdiekin izan dituzten harremanen balantzea aurkezteko.
EAJrekin programaren inguruan "desadostasun handiak" dauden arren, Garitanok uste du "gauza askotan bat egiten" dutela eta gainera, lurraldeko bigarren indarra dela 14 batzarkiderekin. Hori horrela, Bilduk eskua luzatu dio EAJri.
"Gehiengoak lortzeko akordioak egin behar ditugu gainerako alderdiekin eta EAJrekin puntu askotan ados gaudela ikusten dugu", gaineratu du.
EAJz gain, legegintzaldi osoan Bilduk PSE-EErekin ere akordioak "bilatuko" dituela esan du, izan ere, "hainbat politikatan bat egiten dugu".