Politika -

Donostiako alkatea

Izagirre: 'Ez naute biktimen kongresura gonbidatu'

Donostiako alkatearen hitzetan, ez du Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Biltzarrean parte hartzeko gonbidapenik jaso.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: Efe.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: Efe.
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gaur adierazi duenez, ez dute biktimen biltzarrean parte hartzera gonbidatu. Donostiako bitzarraren egitaraua aldatu egin zuten, Bilduko udal gobernua bertan ez egoteko.

Izagirrek prentsaurrekoa eman du udaletxean, lanean "normaltasun osoz" ari direla adierazteko; ildo horretan, litekeena da departamentuak datorren ostiralean banatzea.

Alkate berriak ez du Espainiako Gobernuak, Amerikako Estatuen Erakundeak eta Europako Kontseiluak antolatuta terrorismoaren biktimen inguruan egingo duten biltzarrari buruzko iritzia eman nahi izan, eta Udala gonbidatu ez dutela esan du, "besterik gabe".

"Gauza asko antolatzen dira hirian, batzuk Udalaren parte-hartzearekin eta beste batzuk hura gabe", esan du Izagirrek. Dena den, "antolatzaileei galdetu beharko zaie, eta ez gobernu taldeari, zergatik ez gaituzten gonbidatu".

Izagirrek Gernikako Akordioa aipatu du behin baino gehiagotan prentsaurrekoan, eta udal gobernuarentzat "erreferentziazko agiria" dela esan du. Gernikako Akordioak "pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen eszenatokia" jasotzen du, "inolako indarkeriarik gabekoa (ETArena barne)".

Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra asteazkenean hasiko da, Donostian, biktimen omenezko zeremonia batekin, Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen alboan.

Covite

COVITE biktimen elkarteak haserrea azaldu du, Donostiako biltzar horren berri ez duelako izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea